Mail irakasle.net

aholkularitza-diseinua

Aholkularitza bost eskuharmen eremutan garatzen dugu:
  • Koordinazioa / zuzendaritza-taldeak
  • Geletan behaketa eta ikastetxearen zenbait antolamoldetan parte hartzea.
  • Amara Berri I.P.-rako formazio bisitaldiak ezagutu, sakondu eta kontrastateka egiteko.
  • Formazio ikastaroak eta mintegiak zein beste antolamoldeen garapenerako topaketak.
  • Klaustroa edo pedagogi-bilera.
  • 1.Koordinazioa / Zuzendari-taldeak.
    Formazio hau honela eratuko da:
    1.1 Ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin gauzatzen da eta ikastetxeen aukera edota beharren arabera beste antolamoldetako koordinatzaileek ere parte ahal izango dute.
    Formazio, elkarekintza eta ondorio orokorren eremu honetan ondoko helburu hauek lortu nahi ditugu:
  • Amara Berri sisteman formatu.
  • Zuzendaritza taldearen eginkizunak zehaztu.
  • Eginkizun hauek betetzeko, behar diren tresnei buruz hausnartu.
  • 1.2 Aholkularia Ikastetxe bakoitzean zuzendaritza taldearekin sistematikoki biltzen da, bertako prozesu globala jasotzeko, inplikazioa eta konfiantza osoz lan plana ebaluatzeko eta eskuharmenerako estrategiak elkarrekin zehazteko.
    Ezin da koordinazio eredu bakarra eman. Ikastetxearen errealitatea eta zuzendaritza taldekideen ezaugarriak kontuan izanik, eginkizun eta ekintzak banatu eta estrategia desberdinak zehaztu egiten dira, baina beti talde ikuspegi eta irizpide bateratuta izanda.
    Eremu honetan garatu nahi diren edukiak eta gaitasunak: Zuzendaritza taldearen eginkizunak.
    · Ikastetxe bateratuaren kontzientzia hartu · Ikastetxearen batasuna mantendu, proiektu orokor batean oinarriturik. · Sistema honen kontzeptuan oinarrituta, formazioa bideratu. · Lan plana egin. · Antolamoldean parte hartu. · Dokumentu idatziak elaboratu, jaso eta koordinatu. · Argi ibili egiten den guztia irizpideetan oinarrituta izateko, eta irizpide hauek ikastetxearen konzeptzioarekin bat etortzeko. · Antolamoldeetan emandako bilakera jaso, ikastetxe osoaren aurrerapen eta zailtasunei buruzko ikuspegia izateko.
    Esku hartzeko tresnak
    IHP. Hezkuntz-asmoaren ardatza. Zer nahi dugu? ICP. Praktika, hezkuntz-ekintza. Nola egiten da? Antolamoldea. Honen bidez aurrekoak garatu eta formazioa egiten da. Urteko lan plana. Garapenetan lehentasunak zehazteko. Memoria. Hurrengo urteko lan plana bideratzeko.
    Esku hartzeko tresnen garapena
    IHP-aren elaborazioa
    · Ikaslearen kontzeptzioa / Metodologi-printzipioak. · Ikastetxearen helburu orokorrak. · Ikastetxearen ezaugarriak edo nortasun ezaugarriak.
    ICP-aren elaborazioa
    · Ezaugarri metodologikoak. · Curriculumaren elaborazioa bere hiru faseetan.
    Antolamoldea
    · Eskuhartzeko funtsezko estrategia. · Eskola elkarteko talde ezberdinen arteko (ikasleak, familiak, irakasleak, laguntzaileak, begiraleak, irakasle ez diren langileak,...) garapen sistematikorako eremua.
    2. Behaketa gela eta ikastetxearen zenbait antolamoldetan parte hartzea.
    2.1 Departamentuetako behaketa eta jarraipena zuzendaritza taldeari dagokio; ikasketa buruak edo koordinatzaileek egiten dute. Aholkularitza taldeak eginkizun hau betetzen badu ere, pixkanaka zuzendaritza taldearekin partekartuko du, laguntza eta aholkularitza mantenduz, bere betekizunaren garapenean konfidantza osoa izan arte.
    Behaketa eta jarraipenerako diseinua beharrezkoa da.
    2.2 Formazio antolamolde desberdinetako (sektorea, zikloa, mintegia, ... baita ekonomia, jangela, kirol, eta bestelako batzordeak ere) behaketa, esku hartze eta jarraipena zuzendaritza taldeari dagokio, kide bakoitzak duen eginkuzunaren arabera. Aholkulari taldeak, zuzendari taldearen laguntzaile gisa, eremu hauek erabili ahal izango ditu bere funtzionamendua aztertzeko eta behar izanez gero itzulpenak egiteko edo Sistemaren alderdi teorikoetan sakontzeko.
    Antolamolde bakoitzak duen diseinua, behaketa, jarraipen eta esku hartzeko tresna da.
    3. Amara Berri I.P.-rako formazio bisitaldiak ezagutu, sakondu eta kontrastateka egiteko.
    Ikastetxe bakoitzak dituen beharren arabera, honako helburu desberdinetako bisitaldiak ahalbieratzen dira:
    Behaketarako diseinua erabiltzen da bisitaldiak bideratzeko.
    4. Formazio ikastaroak eta mintegiak zein beste antolamoldeen garapenerako topaketak.
    4.1 Formazio ikastaroak zenbait programen aurkezpena izango dute eduki: ikuskera, edukiak, metodologia, etabar.
    Ikastetxeen ageriko eta izkutuko eskaerak eta Amara Berri ikastetxeak dituen ahalmenak kontuan izanik antolatzen dira.
    4.2 Topaketetan, arloan jantzitako irakasleekin, mintegi ezberdinen curriculuma garatzen da.
    Honez gain, eskolek besteekin kontrastatzeko aurkera izango dute, baita dinamika desegokiak bideratzeko, ikuspegia zabaltzeko eta elkar animatzeko ere. Hau da, egiten dugunarekin sortzaile eta bizi eramailea sentitu.
    Topagunea Amara Berri izango da eta behar denean eskualdea, aurreko irizpideak betetzeko aukera ematen badu.
    5. Klaustroa edo pedagogi-bilera.
    Zuzendaritza taldeak jasotzen duen formazioa, zeharki edo zuzenean klaustroan edo pedagogi-bileretan isladatzen da.
    Amara Berriko ahalmenen arabera, Ikastetxe batean proiektua martxan jarri nahi denean, aholkulari taldeak parte hartzen du horren ikuspegi zabala emateko, eta formazio plana aurkezteko. Proiektua aurrera eramateko ikastetxearen konpromisoa behar da. Eremu honetan parte hartzen da ere zuzendaritza taldeak edo aholkulariek beharrezkoa ikusten dutenean (bultzada, beharrak edo zailtasun handien aurrean,...), egoerari heltzeko eta aholkularitzaren koherentzia mantentzeko .
    © Amara Berri | Desarrollado por eFaber