Mail irakasle.net

Bizi-procesu

La versión en castellano del documento no está disponible.Debajo puede encontrar la versión en euskera.

Bizitza da gure Sistema eraikitzeko dugun abiapuntua eta oinarrizko lehengaia. Gure geletan ari diren haurren bizitza, hain justu ere.
Ikasleen interesetatik abiatzen gara, betiere duten adinaren arabera jokatuz eta, horregatik, jolasa eta helduen munduaren imitazioa dira gelen egituraren oinarria. Hauxe da, era berean, ikasle bakoitzaren berezko erritmoa errespetatzeko dugun arrazoia. Gainera, elkarren arteko alde eta ezberdintasunak nolakotasunak dira guretzat, ez bazterketarako arrazoiak.
Eta arrazoi berberagatik ez dugu arloka edo gaikako programaziorik egiten, baizik eta bizitzako jarduera nagusien araberakoa, horrelakoetan gai guztiak elkarri loturik ageri baitira, ikasleentzat aldi berean erakargarri, hurbileko eta jolasgarria den jarduera-multzo baten inguruan.
© Amara Berri | Desarrollado por eFaber